Nakkiga / Helde Oroimenean 1. Hileta Iluna "...Egun euritsu baten ondoren Gau epel eta hesea erortzean Naturaren indarrak esnatu ziren Bizien mundua lotara joatean Aintzinako sinezmenetan oinarririk Hileta iluna Bizi ez dena hil ezinik jarrai dezala Ulermenetik at daukazuen erritua Naturaren semeak hilezkor mantenduz..." 2. Bihozminezko Basoak "...Naturaren saihetsak diren Zuhaitz hil hauen artean Nire eromenaren ahotsak direnak Edo nire pausu galduen oihartzunak Entzuten dudan bakarra da Bihozminezko basoak Bizitzaren nagia Etorkizunaren piusua Bakardadearen eromena..." 3. Hil Hautu Erein gintuena zendu bitartean uztarria soinean aranetik mendi tontorrera, Udazkenean hostoak noiz eroriko irrikatzen duen belardiaren pazientziaz Eta azken hegaldia noiz egin hautatuko duen arranoaren bisioaz. Lehen elurteak bihotza estali eta hiru ilbetera ondorengoen garaia da. 4. Betirako Atsedena Zurre barruan zeuden arbasoak, gorde dituzun altxorrak oroitzapenean bizirik daude. Mariren etxe gisa, gure defentsa burdina emanez. Mendiaren magalean ikusten dut sarrera. Tximistak zeruan daudela ikusita, zure barnean daukat babesa, arbasoek egin zuten ezala. 5. Atzerri Otserri Gurutziltzatuaren izenean lurrak gupida gabe ustiatu eta armarrien izenean hormak eraiki. Beldurraren fedea inposatu heriotzaren jainkoetara jolasteko. Buztana zapaltzen zaion zakurraren amorruaz erantzungo zaizue. 6. Beltzurian Itsaso sakoneko olatuak, labartza kolpatu eta dagokiona berreskuratuko du. Beltzurian. Errekak hazi, lursailak lokaztu. Haize erauntsiak estalpeak deuseztu eta euriak etxeko azken su garrak itzaliko ditu. Beltzurian. Errekak hazi, lursailak lokaztu. Otsoaren uluak nor noren mendkoa den gogoratuko dit. Beltzurian. 7. Into the Crypt of Rays (Celtic Frost cover) Years of plead, behind the walls Chambers and vaults, scenes of fright Unspoken words, in pain and dread 140 lives passed his hands Gilles de Rais... the perverted son The holy man... hanged by nobility Into the Crypts of Rays... Alluring children for his masses Robbing and buying young souls Sacrifice to morbid demons Satisfy his repulsive sexual lust Gilles de Rais... the perverted son The holy man... hanged by nobility Into the Crypts of Rays... "So this is for the morbid one, The braveless and sick Shivering laughter shrilled through the tombs Sexual offence and perverted rites Watching them limp and die... Wizards and darkness, Gilles' dreams Halfway came true..." As a late medieval's French marshall Unrestrained, with endless ambitions Personal guard for Jeanne d'Arc ...the rising of his soul to god... Gilles de Rais... the perverted son The holy man... hanged by nobility Into the Crypts of Rays... Overdone mysticism and Desperate Satanism (Ha!) Are just one small step apart There's no human scheme in the beyond... Gilles de Rais... the perverted son The holy man... hanged by nobility Into the Crypts of Rays...